XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PENTEO - Sartu egingo naiz eta armadun abiatuko naiz edo zure aholkuei jarraikiko natzaie.

DIONISO - Emakumeok, gizon hau sarean erori da; bakanteengana joango da eta han merezi duen moduan hilgo da.

Dioniso, orain zurea da lana.

Ez zaude urrun eta zigortu egingo dugu.

Atera ezazu bere senetik eta sarreraz iezaiozu zoradura lizuna, burutik on dagoen bitartean ez baita emakumezko jantzirik jarri nahiko, baina bere senetik at jantzi egingo du.

Emakumez jantzita hiritik eraman dezadanean, haren aurreko mehatxuak izanda, zeinekin izugarria agertzen baitzen, barregai izan dadin gura dut.

Penteorentzat berarentzat Hadesek, bere amaren eskuez hilda, eramango duen apaingailua prestatuko dut.

Zeusen seme den Dioniso ezagutuko du, jainko legez bete betean jaioa, izugarria oso baina gizakientzat txit goxoa.

KORUA @- Gero, gau osoa dirauten dantzetan, bakante legez, neure oin zuria higiko dut, aire hezean neure lepoa eragiten, ehiza ankerretik ihes egina, ongi ehundutako sareetatik jaregina eta ehiztariek txakurrak kiñatzen haren lasterketa kilikatzen dutenean oreinkumea larretako atsegin berdeetan jolasean ari den bezala.